Lurretik, zerutik eta uretatik
Helburuak
- Garraiobideen hiztegia ikastea.
- Garraiobideen hiztegia erabiltzea.
- Garraiobideak sailkatzea eta sailkatzen ikastea.
Prozedura
- Hiruko edo lauko taldeak egin.
- Talde bakoitzari banatu “A” eta “B” fitxak.
- Umeei lurretik, zerutik eta uretatik dabiltzan garraiobideak sailkatu behar dituztela azaldu:
- Lehendabizi, “B” fitxako garraiobide guztiak margotu eta moztu.
- Gero, garraiobideen sailkapena egin: zerutik dabiltzanak, lurretik dabiltzanak eta uretatik dabiltzanak.
- “A” fitxan garraiobide bakoitza dagokion lekuan itsatsi.
- Denen artean zuzendu eta komentatu.