Garraiobideen bikote-jolasa
h3>Helburuak
- Garraiobideen hiztegia ikastea.
- Garraiobideen hiztegia erabiltzea.
Prozedura
- Jolas honen helburua garraiobideen irudiak eta horri dagozkion hitzak aurkitzea da; irudi-hitza elakrketa egitea, alegia.
- Pausuak:
- Fitxa guztiak mahai gainean jarri auspez.
- Ume guztiak fitxen inguruan jarri.
- Ume batek fitxa bat jasoko du eta izendatu (irudian dagoena zer den esan edo idatzita dagoen hitza irakurri); beste fitxa bat jaso eta izendatu. Irudia eta dagokion hitza badira, gorde egingo ditu, bikotea lortu du-eta, Kasu honetan, berriro bere txanda izango da eta beste bi irudi jasoko ditu.
- Bikotea lortu ez badu, berriro utziko ditu mahai gainean lehen zeuden tokian, eta, hurrengo umearen txanda izango da.
- Bikote gehien lortzen dituen umea izango da irabazlea.