Baliabideak
Gai honen helburu nagusia hezitzailearen lana erraztea da. Gai guztietan zehar. hainbat ariketa errepikatu egiten dira eta horietako batzuk baliabideetan bildu ditugu hezitzailearen lana errazteko:
1. Joxeren bidaia lagunak
Joxe, material honetako pertsonaia, munduan zehar bidaiatzen dabilen artzain bay da. Egiten duen bidaia bakoitzeko lagun bat dauka. Gai bakoitzean, Joxek lagun bat aurkeztuko die ikasleei eta lagun honek Joxek agindutako lan bat egingo du umeei bidali eta hainbat gai jorratzeko. Horretaz gain, Joxek bere bidaien inguruan hitz egingo die umeei.
Gai honetan bildu ditugu Joxeren lagunen bideoak eta Joxeren bidaien informazioa.
2. Hitzen txokoa
Hitzen txokoan ikasleek hiztegia ikas dezaten hainbat estrategia bildu ditugu. Baliabide honi esker, gai guztietan lantzen den hiztegia biltzeko materiala eta hiztegiarekin berarekin jolas egiteko baliabideak daude.
3. Azken proiektua
Azken proiektuaren helburua umeek euren gaineko liburuxka bat egitea da. Horretarako, gai guztien bukaeran, bakarka, azken proiektua egingo dute. Baliabideetan azken proiektu guztiak biltzeko euskarria eta Joxe eta bere lagunen azken proiektuak bildu ditugu.