Gelaz gela
Helburua:
- Hiztegi berria erabiltzea.
- Zenbakiak gogoratzea.
- Txandak errespetatzea.
Prozedura:
- Mahai gainean tableroa egongo da altzarien eta etxeko gelen irudiekin.
- Ume bakoitzak bere fitxa edukiko du.
- Dadoa bota eta zenbakirik altuena ateratzen duena izango da irteten lehena.
- Helmugara heltzen den lehena izango da irabazlea.
- Bidean zigor laukiak daude (lauki beltzak, etxearekin eta altzariekin zerikusirik ez dutenak); hor jausten dena txanda batean jolastu gabe geratuko da.
Baina sari laukiak ere badaude: etxeko gelen irudian (sukaldean, egongelan, logelan, komunean) jausiz gero, hurrengo gelaren irudiraino aurreratu beharko du bere fitxa eta berriro bere txanda izango da.
- Jokalariak, dadoa bota ondoren, ozenki esango du atera duen zenbakia, eta baita, laukiak zenbatu ondoren, laukian dagoen altzariaren edo gelaren izena ere.
Oharra:
- Jolas hau ere, “Bingoa” bezala, altzarien eta gelen izenak landu ostean erabiliko da. Jolas honen aurretik, komeni da “Bikote-jolasa” eta fitxa batzuk egitea, umeek hiztegia barneratuta izan dezaten. Egun batzuetan “Bingoa” erabil daiteke eta, beste batzuetan, “Gelaz gela”.