Etxearen eta altzarien bikote-jolasa
Helburua:
- Umeek ikasitako hiztegia erabiltzea.
Prozedura:
- Etxearen eta altzarien irudiak izango ditu, alde batetik, eta irudi horien izenak, bestetik. Kontzeptu bakoitzeko bi irudi berdin daude eta irudi horri dagokion hitza.
- Jolas honen helburua bikoteak aurkitzea izango da: bi irudi berdin izan daitezke edo irudi bat eta bere hitza.
- Pausuak: “Irudi-irudi”–ren kasuan:
- Fitxa guztiak mahai gainean jarri ahuspez.
- Ume guztiak fitxen inguruan jarri.
- Ume batek fitxa bat jasoko du eta izendatu; beste fitxa bat jaso eta izendatu. Bi irudiak berdinak badira, gorde egingo ditu, bikotea lortu du-eta. Kasu horretan, berriro bere txanda izango da eta beste bi irudi jasoko ditu.
- Bi irudiak ezberdinak badira, berriro utziko ditu mahai gainean lehen zeuden tokian, eta, hurrengo umearen txanda izango da.
- Bikote gehien lortzen dituen umea izango da irabazlea.
Oharra:
- Hezitzaileak ikusiko du zenbat hitzekin aritu, hau da, erabaki daiteke gelak banaka lantzea hasieran, binaka beranduago eta denak batera amaieran. Hezitzaileak egoki ikusten duen moduan. Dena dela, kontuan hartu hitz berri gehiegi direla denak batera lantzeko; horregatik komeni da bi edo hiru multzotan egitea eta ez denak batera. Bikote jolas hau “Fitxak: idatzi gauzen izenak” ariketekin konbina daiteke.
- Jolas honek, planteatzen den moduan planteatzen dela, bi zailtasun maila ditu. Errazena bikote-jolasa irudiak erabiliz egitea da (prozeduran azaldu den moduan).
- Zailtxoagoa egin nahi bada, “irudi-hitza” erabiliko da. Bikotea osatzeko irudia eta hitza elkartu beharko dituzte.
Hitz-zerrenda:
Sukaldea
- Mahaia
- Aulkia
- Lapikoa
- Zartagina
- Platerak
- Basoak
- Sardexka
- Koilara
- Labana
- Garbigailua
- Hozkailua
- Sukaldea
- Harraska
- Mikrouhin-labea
- Armairua
Egongela
- Lanpara
- Sofa
- Besaulkia
- Alfonbra
- Telefonoa
- Telebista
- Armairua
Logela
- Ohea
- Manta
- Izara
- Burkoa
- Armairua
- Gau-mahaia
- Alfonbra
- Gortinak
Komuna
- Bainuontzia
- Dutxa
- Komuna
- Lababoa
- Ispilua
- Orrazia
- Hortzetako eskuila
- Hortzetako pasta
- Toalla
- Esponja
- Xaboia