Txano Gorritxo (bideoa)
Helburuak
- Gaiari hasiera ematea.
- Umeek ipuin bat nolakoa den ikustea aurrerago eurek eurena sortzeko.
- Joxerekin harremanetan egotea.
Prozedura
- Lehenik eta behin, Joxek zerbait bidali diela esan.
- Gai berri bat dela azaldu.
- Joxek bidalitako bideoa ikusi.
- Ulermena ziurtatzeko, galderak egin: Nor da hau?; Nola du izena?; Zer esan dio?; Zer egin behar du?; Nora joango da?; Zergaitik joan behar du basora?; Nor dago basoan?; …
- Ipuina denon artean birkontatu.
Oharrak
- Nahikoa da bideoa behin ikustea.
- Umeei argi esan hori izango dela hurrengo lana: ipuin bat kontatzea.
- Ipuina paperezko euskarrian ere badago. Komeni da inprimatzea eta gelan txukun edukitzea umeek nahi dutenean irakurtzeko eta gaian zeharreko hainbat momentutan laguntza gisa erabiltzeko.