Azken proiektua: Nire ipuinik gustokoena

Helburuak

  • Ikasitako edukiak eta egiturak erabiltzea.
  • Lagunei beraien gustuko ipuinaz hitz egitea.

Prozedura

  • Euren ipuinik gustukoenaren argumentua idatzi eta ipuin horretako pertsonaien deskripzio txiki bat egingo dutela azaldu.
  • Euren ipuinik gustukoenaren argumentua idatzi. Aukera eman azken xedeko ipuinaren argumentuak irakurtzeko; eredu gisa erabil daitezke.
  • Euren ipuinik gustukoenaren pertsonaien deskripzio txikia egin. Nor den, zer den, nolakoa den…
  • Hezitzaileak ume bakoitzaren fitxa zuzendu eta umeekin egon daitezkeen akatsak komentatu.
  • Ume bakoitzak beste gelako lagunei bere ipuinik gustukoenaren argumentua kontatu.

Oharra

  • Oso garrantzitsua da ume bakoitzak bakarka lan egitea eta hezitzaileak banakako zuzenketetarako denbora hartzea.