Herriko planoan
Helburuak
- Egon aditza eta postposizioak erabiltzea.
- Modu ludiko batean egon aditza eta postposizioak ikastea.
- Hainbat testuingurutan egon aditza eta postposizioak erabiltzea.
- Bizi diren herria apur bat hobeto ezagutzea.
Prozedura
- Ariketa hau bi modutara egin daiteke:
- Banaka edo binaka:
- Ume bakoitzari plano bat eta galdera-fitxa banatu.
- Planoan galdera-fitxan idatzita dauden lekuak aurkitu.
- Galdera-fitxan erantzunak idatzi. (Momentura arte ikasi bezala, Udaletxea nire etxearen atzean dago).
- Talde handian, denen artean, zuzendu.
- Talde handian:
- Plano handi batean, denen artean, galdera fitxan idatzita dauden lekuak aurkitu eta txintxeta batekin markatu.
- Hezitzaileak umeei, banaka-banaka, galdera-fitxan idatzita dauden galderei erantzun; ahoz. (Momentura arte ikasi bezala, udaletxea nire etxearen atzean dago).
Oharrak
- Herriko planoak lortzeko udalerrietako webguneetara jo. Googlemaps ere erabil daiteke.
- Plano handiagoa nahi baldin bada, udaletxean bertan eska daiteke.
- Hezitzailearen esku dago galdera-fitxako lekuak moldatzea; egokia izango litzateke norberaren herriko hainbat eraikin edo zerbitzu gehitzea.