Bilatu herrian
Helburuak
- Egon aditza eta postposizioak erabiltzea.
- Modu ludiko batean egon aditza eta postposizioak ikastea.
- Hainbat testuingurutan egon aditza eta postposizioak erabiltzea.
Prozedura
- Biko edo hiruko taldeak egin.
- Talde bakoitzari herri baten argazkia eman.
- Talde bakoitzak herri horren gaineko hamar galdera idatzi. Galderetan “non dago?”, “non daude?”, “zeren ondoan?” erabili.
- Hezitzaileak galderak zuzendu.
- Hezitzaileak, berriz ere, herriak eta galderak banatu, baina talde berari irudi bera eman gabe.
- Umeek galderei erantzun.
- Galderak egin dituen taldeak besteen erantzunak zuzendu eta erantzun dituen taldearekin komentatu.