Gaiaren lanketa
Umeek herri bat deskribatzeko beharrezkoa daukaten hiztegia, egiturak eta nozioak jasoko dituzte. Jasotzen doazen heinean, sortzen ere joango dira.
HERRIAK DAUKA: Hiztegia landuko dute.
- Adjektiboak.
- Kaleko gauzak.
- Zerbitzuak.
- Dendak.
- Natura.
NON DAGO? Lekuak non dauden eta zeren ondoan dauden esaten ikasiko dute.
NONDIK NORA? Herrian zehar mugitzeko hainbat baliabide jasoko dituzte. Nondik nora egitura erabiltzen ikasiko dute.
DESKRIBATU: deskripzioak egiten ikasiko dute. Eredu bat jasoko dute, jarraian, beraiek sortzeko.
BIRPASA: Kintxo Barrilete, Joxeren laguna, ezagutuko dute eta orain arte landutako guztiaren birpasa egingo dute.