Joxeren gutuna

Helburuak

  • Gai berriari sarrera egitea.
  • Joxek bere bidaiaren berri ematea.
  • Joxeren “bidaiak” baliabideari sarrera ematea.
  • Umeak Joxerekin gogoratzea eta duten harremana ez galtzea.

Prozedura

  • Hezitzaileak gutuna irakurri.
  • Umeek ulertu duten ikusteko galderak egin.
  • Umeei Joxek bidali dituen hiztegi koadernoko fitxa guztiak banatu.
    • Umeei esan hitzak banan-banan beteko dituztela ikasi ahala.
    • Hiztegi koadernoko irudiak ez daude ordenan, hau da, ez diete karpetako ordenari jarraitzen. Helburua umeek landu ahala fitxetan bilatu eta idazten joatea da.

Oharrak

  • Hezitzaileak gutuna euskaraz irakurri arren, beharrezkoa bada, ideia garrantzitsuenak gazteleraz labur daitezke. Kasu honetan, helburua, umeek mezua ulertzea da.
  • Bidaiak eta garraioak lantzeko jo baliabideak karpetara.