Euskal Herria (bideoa)
Helburuak
- Gaiari hasiera ematea.
- Umeek euren herrialdearen deskripzioa egiten ikasteko eredu bat jasotzea.
- Joxerekin harremanetan egotea.
Prozedura
- Lehenik eta behin, Joxek zerbait bidali diela esan.
- Gai berri bat dela azaldu.
- Joxek bidalitako bideoa ikusi.
- Bideoan ikusitakoa umeekin komentatu.
- Joxek egindakoa egiten ikasiko dutela esan.
Oharrak
- Nahikoa da bideoa behin ikustea.
- Umeei argi esan hori izango dela hurrengo lana: euren herrialdea aurkeztea.
- Gaiaren lanketarekin bukatzean, berriz ikus daiteke bideoa, umeek zenbat ikasi duten ikusi eta euren burua baloratzeko.