Azken xedea: Euskal Herriko hiriburuak
Helburuak
- Euskal Herriko herrialdeak eta hiriburuak ezagutzea.
- Euskal Herriko aurkezpen murala egitea.
- Euskal Herriko hiriburuen eta herrialdeen informazioa jasotzea eta hiri bat nola deskriba dezaketen ikastea.
- Euren herrialdearen eta herriaren deskripzioa egiteko laguntza eta pistak jasotzea.
Prozedura
- Lehendabiziko testuak Euskal Herria aurkezten du. Banaka irakurri eta, gero, talde handian komentatu. Ondorio hauetara iritsiko dira:
- Euskal herria = euskararen herria.
- Zazpi herrialdek osatzen dute.
- Euskal Herriko paisaia ezberdinak: itsaso urdin, mendi berde, bailara hori, oihan berde…
- Euskal Herria landu ostean, herrialde bakoitza landu:
- Zazpi herrialdeak ikasleen arabera banatu (gelako egoeraren, kopuruaren… arabera erabakiko dugu nola egin. Hala ere, zazpi herrialdeak lantzea beharrezkoa izango da).
- Talde edota pertsona bakoitzak jasoko du:
- Herrialdea eta hiriburua deskribatzen dituen testu bat.
- Hiriburuaren argazki ezberdinen bilduma.
- Herrialdearen argazki puzzlea.
- Herrialdea deskribatzeko puzzle zatia.
- Talde bakoitzaren lana:
- Herrialdearen eta hiriburuaren inguruko informazioa irakurri.
- Hiriburuko argazkiak aztertzea.
- Herrialdeko puzzlea osatu eta aztertzea.
- Herrialdeko puzzle zatian, jaso duten informazioa bildu beste taldekideek herrialdea ezagutzeko.
- Talde bakoitzak, egokitu zaion herrialdearen informazioa puzzle zatian bildu, ondoren, gelako horman itsatsi. Talde guztien zatiak elkartuz “Euskal Herria, murala” osatuko dute.
- Ume bakoitzak “Euskal Herria: informazio txostena” fitxan horma irudian jarritako datuak kopiatu.