Nire herriko txoko polita
Helburuak
- Landutako hiztegia, nozioak eta egiturak erabiltzea.
- Ahoz euren herriak aurkeztea.
Prozedura
- Ume bakoitzak bere herriko lekurik gustukoena aukeratu.
- Hezitzaileak leku horretako argazkirik daukaten galdetu.
- Argazkia baldin badaukate ekarri eta fotokopiatu, bestela, interneten bilatzen saiatu.
- Umeek idatziz euren herriko txoko horretako deskripzioa egin. Horretarako. gaiaren lanketa ataleko “deskribatu”-ko ekintzak erabil daitezke nola egin gogoratzeko.
- Hezitzaileak testua zuzendu eta umeekin banan-banan komentatu.
- Talde handian umeek ahoz euren herriko txoko polita aurkeztu.