Informazio-fitxa
Helburuak
- Gai guztian zehar landutako nozioak eta hiztegia birpasatzea eta praktikara eramatea.
Prozedura
- Ume bakoitzari fitxa bat banatu.
- Bere herrialdeko mapa eta informazioa eman.
- Hezitzaileak fitxako atal bakoitzean idatzi behar dutena azaldu.
- Umeek informazioa bilatu eta fitxa bete.
- Hezitzaileak fitxa zuzendu.
Oharrak
- Komeni da, aurretik, hezitzaileak ume bakoitzaren herrialdeko informazioa eta maparen argazkia lortzea umeei banatzeko.
- Munduko atlasa. Elkar. Liburua euskaraz dago eta umeei euren herrialdeko informazioa emateko oso egokia da.