Begiratu eta entzun

Helburuak

  • Umeek eduki aditza ikastea.
  • “Zenbat urte daukazu?” galderari erantzutea.

Prozedura

  • Umeei fitxak banatu eta arretaz begiratzeko eskatu.
  • Arbelean, eduki aditza idatzi (singularrean eta pluralean) eta azaldu zer den, zein esanahi duen eta zertarako erabiliko den.
    • Zer da? aditza da.
    • Zer esan nahi du? Yo tengo una cosa edo yo tengo más de una cosa.
    • Zertarako erabiliko dugu? Momentuz, zenbat urte dauzkagun esateko.
  • Hezitzaileak mimika eginaz adibideak eman: nik___ urte dauzkat, norberaren burua seinalatuz; zuk ____ urte dauzkazu, hezitzaileak ondoan daukan umea seinalatuz eta bere adina esanez. Hezitzaileak pertsona guztiak eta gelako ume guztiak aipatuko ditu. Ondo azaldu aditz honek plurala eta singularra dauzkala eta, kopuruaren arabera, bata edo bestea erabiliko dugula.