Zenbakien abestia
Helburuak
- Zero eta hamar arteko zenbakiak ikastea.
- Euskal abesti bat ikastea.
Prozedura
- Ekintzak hiru atal dauzka:
Hutsuneak bete
Umeei azalduko zaie abesti bat ikasiko dutela eta, bide batez, hamar arteko zenbakiak ikasiko dituztela. Abestia martxan jarriko dugu eta umeek hutsuneak bete beharko dituzte. Behar beste aldiz entzungo da.
Abestia abestu
Hamar zenbaki daude eta gelako ume kopuruaren arabera banatuko ditugu. Umeak eserita egongo dira eta, eurei egokitu zaien zenbakia esaten denean, altxatu eta euren zenbakiari dagokion esaldi abestuko dute.
Soka saltoan
Umeak bata bestearen atzean jarriko dira, sokan bizkor samar sartu beharko direlako. Hiruna salto egingo dituzte, bakoitzak esaldi bat esanez. Hamargarrenari lan berezia tokatuko zaio: bere esaldia egin ondoren beste hamar salto egin beharko ditu, salto bakoitzean zenbakia esanez. Zenbaki bakoitzarekin batera eskuarekin lurra ukitu beharko du, edota azkeneko hamar salto hauek ahalik eta bizkorren salto egingo ditu.