Katean mandatua

Helburuak

  • Zero eta hogei arteko zenbakiak ikastea.
  • Zenbakiak ikasiz ondo pasatzea.

Prozedura

  • Katean, zerotik hasita, hogei arteko zenbakiak banan-banan zerrendatuko dituzte umeek. Hogei esaten duen umeak edo zerrendatzen ari direla erratzen denak mandatu bat bete beharko du. Behin mandatua bete duenean, katean datorren hurrengo umea hasiko da hogeitik zero arteko zenbakiak esaten; atzera kontatzea ere katean egingo da.
  • Mandatua: mandatua egin behar duen umea gelatik irtengo da. Bitartean, beste ume guztiek mandatu bat jarriko diote. Adibidez, abesti bat abestea, hanka-kojoan hogei pausu ematea… helburua ez da inor iraintzea, denak batera ondo pasatzea baizik.

Oharrak

  • Ume guztiek mandaturen bat egitea komeni da.
  • Ikasturteko edozein momentutan errepikatu daiteke ekintza.
  • Hasieran, zenbaki zerrenda erabiltzen laga dakieke; gero, berriz, zerrenda barik aritu beharko dira katean.