0tik 20ra: Bingoa

Helburuak

  • Zero eta hogei arteko zenbakiak ikastea.

Prozedura

  • Ume bakoitzak bere kartoia edukiko du eta hezitzaileak fitxaz betetako poltsa bat.
  • Hezitzaileak fitxa bat aukeratu eta atera ondoren, erakutsi barik, hor ikusten duen zenbakia izendatuko du.
  • Umeek ikusi beharko dute ea euren kartoietan entzundako zenbaki hori agertzen den. Hala bada, zenbaki hori ezabatu, estaliā€¦ egin beharko dute.
  • Kartoietan dituzten zenbaki guztiak estalitakoan, BINGO esan beharko dute. Bingo lehenengo esaten duena, irabazlea izango da.

Oharrak

  • Ekintza hau behin baino gehiagotan egitea komeni da eta ikasturteko edozein momentutan erabili daiteke umeek hiztegia birpasatzeko.
  • Lehenengo aldian, hezitzaileak aterako ditu zenbakiak poltsatik, baina, gero, umeak eurak jar daitezke poltsatik zenbakiak ateratzen eta dagokien zenbakia esaten.