Zenbakiak

Euskaraz zenbakiak hogeinaka zenbatzen dira eta, horregatik, zenbakiak ikasten hasteko, lehenengo, hogeira arteko zenbakiak ikasiko dira eta, gero, hogeitik aurrerakoak.

0tik 20ra

Lehenik eta behin, umeei, argazki-albumeko irudiak erakutsiz, hogei arteko zenbakiak aurkeztuko zaizkie eta hauek ikasteko hainbat ariketa egingo dituztela azalduko zaie. Horretaz gain, zenbakien zerrenda banatuko zaie ikas dezaten.

Hiru ekintza egingo dira umeei zenbakiak ikasten laguntzeko:

  • Zenbakien abestia.
  • Katean mandatua.
  • Bingoa.

Hasieran, zenbaki zerrenda erabiltzen lagako zaie, baina, gero, zerrenda barik aritu beharko dira.

Hogeira arteko zenbakiak ikasitakoan, umeei esango zaie lehenengo hogei zenbakiak ezagutzen dituztenez, beste guztiak ere jakin badakizkitela.

20tik 100era

Euskaraz zenbakiak hogeinaka zenbatzen dira; hau da, hogeitik hogeirako saltoak egiten dituzte:

Hasteko, umeei euskaraz zenbakiak nola eratzen diren azalduko zaie:

  • 20, hogei.
  • 30, hogeita hamar (hogei eta hamar).
  • 40, berrogei (bi aldiz hogei).
  • 50, berrogeita hamar (bi aldiz hogei eta hamar).
  • 60, hirurogei (hiru aldiz hogei).
  • 70, hirurogeita hamar (hiru aldiz hogei eta hamar).
  • 80, laurogei (lau aldiz hogei).
  • 90, laurogeita hamar (lau aldiz hogei eta hamar).

Argazki-albumeko irudiak erabiliko dira eta umeei zenbakien zerrenda banatuko zaie ikas dezaten.