Begiratu eta entzun

Helburuak

  • Umeek izan aditza ikastea.
  • “Nor zara zu?” galderari erantzutea.

Prozedura

  • Umeei fitxa bana banatu eta arretaz begiratzeko eskatu.
  • Arbelean, izan aditza idatzi eta azaldu zer den, zein esanahi duen eta zertarako erabiliko den:
    • Zer da? aditza da.
    • Zer esan nahi du? Yo soy, tu eres, el/ella es…
    • Zertarako erabiliko dugu? Momentuz, gure izen-abizenak zeintzuk diren esateko.
  • Hezitzaileak, mimika eginez, adibideak eman: ni___ naiz, norberaren burua seinalatuz eta izen-abizenak esanaz; zu ____ zara, hezitzaileak ondoan daukan umea seinalatuz eta bere izen-abizenak esanaz; hura___ da, hezitzailearengandik urruti dagoen umeren bat seinalatuz eta bere izen-abizenak esanaz; gu___ gara, gelan dauden denak seinalatuz eta denen izen-abizenak esanaz; zuek___ zarete, hezitzailearengatik hurbil dauden bi ume seinalatuz eta beraien izen-abizenak esanaz; haiek___ dira, hezitzailearengandik urruti dauden bi ume seinalatuz eta beraien izen-abizenak esanaz.

Oharra

  • Garrantzitsuena umeek izan aditza ulertzea da. Euskaraz azaltzen saiatu, baina ez badute ulertzen lagundu.