Euskal izenak eta abizenak

Helburuak

  • Hainbat euskal izen eta abizen ikastea.
  • Izenak eta abizenak bestelako hitzetatik ezberdintzea.

Prozedura

  • Lehenik eta behin, umeei a fitxa banatu.
  • Denen artean, ezagutzen dituzten euskal izenak eta abizenak zerrendatu. Hezitzaileak zerrenda arbelean idatzi eta gero, ume bakoitzak bere fitxan idatzi. Hasi nesken izenak zerrendatzen, gero mutilenak eta, bukatzeko, abizenak.
  • Umeek dakizkiten izen eta abizen guztiak esandakoan, hezitzaileak gehiago esan eta idatzi.
  • Euskal izen eta abizenak zerrendatu ostean, umeen herrialdeetakoak egin. Umeei B fitxa banatu eta euskal izenekin eta abizenekin egin den gauza bera egin. Ez nahastu neskak, mutilak eta abizenak; bakoitzari bere tartea eman.

Oharrak

  • Umeek hasieran, izenak eta abizenak hitzekin nahasten dituzte. Komeni da ahalik eta zerrenda luzeena egitea.
  • http://www.euskaltzaindia.com/onomastika Bertan euskal izen eta abizenak aurkituko dituzu.