Ezaugarri fisikoak eta psikologikoak

Helburuak

  • Hainbat adjetibo euskaraz ikastea.
  • Adjetiboen esanahia ulertzea eta noiz erabili behar diren jakitea.
  • Adjetiboak euskaraz erabiltzea.
  • Ezaugarri fisikoak eta psikologikoak ezberdintzea.

Prozedura

  • Umeei a eta b fitxak banatu.
  • Denen artean irudiak aztertu eta ezagutzen ez dituzten adjetibo berriak zeintzuk diren esan.
  • Hezitzaileak umeei ezaugarri fisikoen eta psikologikoen arteko aldea azaldu.
  • Talde txikietan irudiak moztu eta dagokien koadroan itsatsi.
  • Denen artean zuzendu.
  • Ezaugarri fisiko edo psikologiko gehiago ezagutzen badituzte, idatzi. Lehendabizi, hezitzaileak arbelean, eta gero, umeek euren fitxetan.
  • Euren hizkuntzetan adjetibo gehiago ezagutzen badituzte, hiztegian bilatu eta horiek ere idatzi.