Bakoitzari berea

Helburuak

  • Hainbat adjetibo euskaraz ikastea.
  • Adjetiboen esanahia ulertzea eta noiz erabili behar diren jakitea.
  • Adjetiboak euskaraz erabiltzea.
  • Pertsonekin ez ezik beste objektu batzuekin ere ikasitako adjektiboak erabil daitezkeela ikustea.

Prozedura

  • Umeei fitxak banatu.
  • Denen artean irudiak aztertu. Zer da gauza bakoitza?
  • Hezitzaileak azken orrialdean dauden adjektiboak irakurri. Landu ez diren hainbat adjektibo ere badaude.
  • Umeek ezagutzen ez dituzten adjektiboak hiztegian bilatu eta denei eman aurkitutakoaren berri.
  • Fitxa bete: adjektibo bakoitza aurrez ikusita dituzten irudiarekin lotu eta esaldietako hutsuneak bete.

Oharra

  • Fitxa banaka edo binaka egin daiteke.