Antonimoen bikote-jolasa
Helburuak
- Hainbat adjetibo euskaraz ikastea.
- Adjetiboen esanahia ulertzea eta noiz erabili behar diren jakitea.
- Adjetiboak euskaraz erabiltzea.
Prozedura
- Lehenik eta behin, umeei azaldu adjetiboak ikasiko dituztela.
- Horretarako, argazki-albumeko argazkiak erakutsi eta banan-banan denak izendatu.
- Antonimoen bikote-jolasean, irudiekin jolas egingo dute. Kontrako esanahia duten irudiak bilatu beharko dituzte.
- Jolas honen helburua kontrakoak aurkitzea da; irudi-irudia elkarketa egitea, alegia.
- Pausuak:
- Fitxa guztiak mahai gainean jarri ahuspez.
- Ume guztiak fitxen inguruan jarri.
- Ume batek fitxa bat jasoko du eta izendatu (irudian dagoena zer den esan); beste fitxa bat jaso eta izendatu
- Kontrako irudiak badira, gorde egingo ditu, bikotea lortu du-eta. Kasu honetan, berriro bere txanda izango da eta beste bi irudi jasoko ditu.
- Bi irudiak ezberdinak badira, berriro utziko ditu mahai gainean lehen zeuden tokian, eta, hurrengo umearen txanda izango da.
- Bikote gehien lortzen dituen umea izango da irabazlea.