Gogoratu

Helburuak

  • Aurkezpenarekin zerikusia duten edukiak birpasatzea.
  • Landutako edukiak orrialde bakar batean irudikatzea.

Prozedura

  • Umeei fitxa bana banatu eta arretaz begiratzeko eskatu.
  • Denen artean izan aditza gogoratu. Umeei galdetzen joan. Adibidez: ni? Eta umeek naiz erantzun beharko dute. Edo, Maria, zu? Mariak zara erantzun beharko du.
  • Jarraian, denen artean Iratiren eta BeƱaten aurkezpena irakurri.
  • Hezitzaileak umeei galderak egin:
    • Nor zara?
    • Zer zara? (lanbidea, neska, mutila…)
    • Nolakoa zara?
    • Zer izan nahi duzu handitan?
  • Galderak norberaren ingurukoak edo ikaskide baten ingurukoak izan daitezke. Adibidez, nolakoa zara, Maria? Edo, Maria, nolakoa da Marcos?