Begiratu eta entzun: “nongoa da, non bizi da?”

Helburuak

  • Umeek “nongoa zara?” eta “non bizi zara?” galderei erantzuten ikastea.
  • Deklinabideko kasuak erabiltzea.

Prozedura

  • Umeei fitxa bana banatu eta arretaz begiratzeko eskatu.
  • Arbelean idatzi, alde batetik, “Nongoa zara?” eta bestetik, “Non bizi zara?”. Idatzi ume guztien herrialdea eta gehitu nongoa kasuaren deklinabide marka. Azaldu “Nongoa zara?” galdetzen digutenean, arbelean idatzita dagoen bezala erantzun beharko dutela: PeruKOA naiz.
  • Umeei, banan-banan, galdetu nongoak diren. Jarraian, umeei galdetu gelako beste kide bat nongoa den.
  • Arbelean idatzi umeak bizi diren herriaren izena, adibidez: ARRASATE. Denen artean, eta “begiratu eta entzun” fitxari erreparatuz, asmatu nola erantzun behar den “Non bizi zara?” galdetzen digutenean.