Euskal Herrian bizi gara
Helburuak
- Umeek bizi izan aditza ikastea.
- Non bizi? egitura lantzea.
Prozedura
- Umeei fitxa bana banatu.
- Fitxakoa Euskal Herriko mapa dela esan. Pertsonaia guztiak Euskal Herrian bizi direla azaldu eta fitxan agertzen diren galderei erantzun behar zaiela adierazi.
- Bi modutara bete daiteke fitxa:
- Umeek banaka edo binaka fitxa bete eta, gero, denen artean zuzendu.
- Hezitzaileak umeei banan-banan galderak egin eta ozenki, momentuan, umeek galderei erantzun.