Gaiaren lanketa
Atal honetan umeek ondorengo galderei erantzuten ikasiko dute:
a. Nor zara zu? b. Nolakoa zara zu? c. Zer zara zu?
Galdera bakoitzari erantzuten ikasteko, hainbat langai egin beharra dago.
a. Nor zara zu?
- Izenordainak (nor)
- Begiratu eta entzun
- Idatzi zure hizkuntzan
- Euskal izen eta abizenak
- Ni naiz, baina zu zara
- Begiratu eta entzun
- Idatzi zure hizkuntzan
- Bakoitzari berea
Helburua “nor zara zu?” galderari erantzutea da. Dauden fitxen eta ekintzen bitartez, umeek euren izen-abizenak erabiliz euren burua euskaraz aurkezten ikasiko dute. Era berean, besteak aurkezteko modua zein den ikusiko dute.
b. Nolakoa zara zu?
- Denok gara ezberdinak, denok pertsonak gara
- Ni honelakoa naiz.
- Antonimoen bikote jolasa
- Ezaugarri fisikoak eta psikologikoak?
- Bakoitzari berea
- Nire laguna horrelakoa da
- Nire lagun baten deskripzioa
- Markoa opari
Helburua “nolakoa zara zu?” galderari erantzutea da. Dauden fitxen eta ekintzen bitartez, umeek euren burua deskribatzen eta euren lagunak nolakoak diren esaten ikasiko dute. Horretaz gain, lagunen arteko eta norbere buruarekiko errespetua landuko da.
c. Zer zara zu?
- Beñat, zer izan nahi duzu handitan?
- Ipuina
- Ipuinaren lanketa
- Lanbideak
- Lanbideen dominoa
- Zeinek, zer, zerekin
Helburua “zer zara zu?” galderari erantzutea da. Horretarako lanbideen hiztegia landuko da. Bestalde, ipuin baten lanketa ere egingo da ulermena lantzeko.
Atal honetan landuko diren edukiak: