Azken xedea: bizitza eman

Helburuak

  • Ikasitako edukiak eta egitura guztiak erabiltzea.
  • Bakarkako lan bat egitea ume bakoitzak zer ikasi duen ikusteko.

Prozedura

  • Ume bakoitzari pertsonaia bat banatu.
  • Azaldu fitxako irudiari bizitza emango diotela; bakoitzak pertsonaia bat sortuko duela:
    • Kolorea emango dio.
    • Izen-abizenak jarriko dizkio.
    • Nongoa den eta non bizi den erabakiko du.
    • Bere lanbidea zein den erabakiko du.
    • Nolakoa den imaginatu eta idatziko du.
  • Pertsonaiaren txartela bete eta testutxo bat idatzi. Horretarako, “nire laguna honelakoa da” erabil daiteke.
  • Umeek egitekoa bukatu ostean, hezitzaileak ume bakoitzaren lana zuzendu eta ume bakoitzarekin akatsak komentatu.
  • Umeek ahoz, talde guztiaren aurrean, euren pertsonaia aurkeztu.

Oharrak

  • Oso garrantzitsua da ume bakoitzak bakarka lan egitea eta hezitzaileak banakako zuzenketetarako denbora hartzea.
  • Umeei aukera eman hiztegi-koadernoa erabiltzeko.