Azken proiektua: Nire aurkezpena

Helburuak

  • Ikasitako edukiak eta egitura guztiak erabiltzea.

Prozedura

  • Momentu egokia izan daiteke umeei azken proiektua aurkezteko. Aurkezpena aurretik egin baldin bada, aipatu azken proiekturako fitxa egingo dutela.
    • Azaldu euren buruaren aurkezpena egingo dutela.
    • Datu orokorrak bete eta euren inguruko testutxo bat idatziko dutela.
    • Lan horretan laguntzeko Joxeren eta bere lagunen koadernoak banatu.
    • Umeek egitekoa bukatu ostean, hezitzaileak ume bakoitzaren lana zuzendu eta ume bakoitzarekin akatsak komentatu.
    • Umeek ahoz, talde guztiaren aurrean, euren burua aurkeztu.

Oharrak

  • Oso garrantzitsua da ume bakoitzak bakarka lan egitea eta hezitzaileak banakako zuzenketetarako denbora hartzea.
  • Umeei aukera eman hiztegi-koadernoa erabiltzeko.