Begiratu eta entzun
Helburuak
- Umeek noren kasuaren izenordainak eta erakusleak ikastea.
- Nor, nork eta noren kasuen izenordainak eta erakusleak erabiltzea.
Prozedura
- Umeei fitxa bana banatu eta arretaz begiratzeko eskatu.
- Arbelean nor eta nork kasuen izenordainak eta erakusleak idatzi eta umeei baten eta bestearen arteko aldea zein den galdetu. Helburua da konturatzea nor kasuarekin, momentuz, izan aditza erabiltzen dugula eta nork kasuarekin eduki aditza.
- Arbelean noren kasuaren izenordainak eta erakusleak idatzi.
- Hezitzaileak adibideak eman: nire ama, zure lehengusina, haren aita, gure laguna…
- Norberaren gauzen inguruan hitz egiteko erabiltzen dela esan; gauzak norenak diren esateko. Adibide berri bat eman gelako materialarekin (materiala seinalatu edo eskuan hartu horretarako): nire arkatza, zure karpeta, haren motxila, gure arbela, zuen arkatzak, haien margoak.