Elkartu
Helburuak
- Familia harremanen hiztegia ikastea eta erabiltzea.
Prozedura
- Gelako umeekin bi talde egin eta bakoitzari joko bat eman: b fitxa alde batetik, eta a fitxako zati guztiak moztuta bestetik.
- Azaldu umeei Irati eta Beñaten familia harremanak elkartu behar dituztela eta horretarako argazki bakoitza eta gezi bakoitza bere lekuan kokatu beharko dutela.
- Umeek euren fitxa betetzen dutenean, hezitzaileak zenbat akats dauden esan. Umeak berriro ere saiatu. Umeek familia harreman guztiak ondo kokatu arte egin.
- Behin egin dutenean, galderak egin: nor da Beñaten arreba? Eta Elenaren semea?
Oharra
- Komeni da jolasa plastifikatzea; bai a fitxa, baita b fitxa ere. Horretaz gain, b fitxako hutsuneetan eta a fitxako argazkietan eta gezietan belkroa jartzea egokia litzateke.