Asmatu II

Helburuak

  • Familia harremanen hiztegia ikastea.
  • Familia harremanen hiztegia erabiltzea eta egiturak finkatzea.
  • Orain arte ikasitakoa erabiliz testutxo bat idaztea.

Prozedura

  • Bi edo hiru talde egin gelako umeekin eta taldeei a fitxa (talde bakoitzari ezberdina) eta b fitxa banatu. Nahi izanez gero, asmatu I fitxa eskuartean izateko esan.
  • Dituzten irudiekin familia bat sortu behar dutela esan: gurasoak zeintzuk izango diren erabaki, anai-arreba bakoitzari izena eman… gero, pertsonaietako bat aukeratu eta honen izenean, idatzi familiaren aurkezpena.
  • Behin taldeek egitekoa bukatzean, hezitzaileak lanak zuzendu eta taldeen artean fitxak aldatu.
  • Beste taldekoek idatzitakoa irakurri eta, horren arabera, familia-harremanak zehaztu eta laukietan itsatsi.

Oharra

  • Komeni da asmatu I eta asmatu II fitxak jarraian egitea. Bigarren fitxan lehenengoan ikusitakoa errepikatu beharko dutelako.