Asmatu I
Helburuak
- Familia harremanen hiztegia ikastea.
- Familia harremanen hiztegia erabiltzea eta egiturak finkatzea.
Prozedura
- Umeei asmatu I fitxa banatu.
- Denen artean azalpena irakurri. Ez badute ulertu, hezitzaileak hobeto azaldu.
- Binaka edo bakarrik lan egin.
- Joxeren lagunen hitzak irakurri eta, horren arabera, argazkiak laukietan itsatsi.
Oharra
- Komeni da asmatu I eta asmatu II fitxak jarraian egitea. Bigarren fitxan lehenengoan ikusitakoa errepikatu beharko dutelako.