Iratiren eta Beñaten familia (bideoa)

Helburuak

  • Umeek Iratiren eta Beñaten familia ezagutzea.
  • Umeek familia-harremanak izendatzen ikastea.
  • Familiaren aurkezpena nola egiten den ikustea.
  • Joxerekin harremanetan egotea.

Prozedura

  • Lehenik eta behin, Joxek zerbait bidali diela esan.
  • Gai berri bat dela azaldu.
  • Joxek bidalitako bideoa ikusi.
  • Bideoan ikusitakoa umeekin komentatu.
  • Ulertu duten ikusteko galderak egin.
  • Iratik egindakoa egiten ikasiko dutela esan.

Oharrak

  • Nahikoa da bideoa behin ikustea.
  • Umeei argi esan zein izango den hurrengo lana: euren familia aurkeztea.
  • Gaiaren lanketa bukatzean, berriz ikus daiteke bideoa, umeek zenbat ikasi duten ikusi eta euren burua baloratzeko.