Azken xedea: zuhaitz genealogikoa

Helburuak

  • Ikasitako edukiak eta egitura guztiak erabiltzea.
  • Bakarkako lan bat egitea ume bakoitzak zenbat ikasi duen ikusteko.
  • Ahozkoa lantzea.

Prozedura

Arbola genealogikoa egin,

  • Hezitzaileak, Iratiren eta Beñaten familia oinarritzat hartuta, arbola genealogikoa nola egin azaldu.
  • Umeei arbola genealogikoa egiteko fitxak banatu: a fitxan arbola bat dago, b fitxan familia-kideen izenak idazteko laukitxoak.
  • Ume bakoitzak bere arbola sortu.

Ahozkoa prestatu

  • Umeei “Familia aurkezpen eredua” fitxa banatu.
  • Talde handian fitxan idatzita dagoena irakurri eta zalantzak argitu.
  • Umeek, fitxari jarraituz, euren familiaren aurkezpena prestatu eta hezitzaileak lagundu eta zuzendu.
  • Ume bakoitzak banan-banan bere familiaren aurkezpena egin ahoz.

Oharrak

  • Oso garrantzitsua da ume bakoitzak bakarka lan egitea eta hezitzaileak banakako zuzenketetarako denbora hartzea.
  • Umeei aukera eman hiztegi-koadernoa erabiltzeko.
  • Ez dago zertan ahozko guztiak egun bakarrean egin. Ume bakoitzak egun batean egin dezake eskola hasieran edota eskola bukaeran.