Azken proiektua: Nire familiako baten aurkezpena
Helburuak
- Ikasitako edukiak eta egitura guztiak erabiltzea.
- Azken proiektuko bigarren fitxa betetzea.
Prozedura
- Azken xedean egin duten arbola fotokopiatu eta azken proiektuko koadernoan itsatsi.
- Euren familiako kide bat aukeratzeko eskatu.
- Familia kide horren aurkezpena egingo dutela azaldu.
- Familia kidearen datu orokorrak bete eta bere inguruko testutxo bat idatzi.
- Lan horretan laguntzeko Joxeren eta bere lagunen koadernoak banatu.
- Umeek egitekoa bukatu ostean, hezitzaileak ume bakoitzaren lana zuzendu eta ume bakoitzarekin akatsak komentatu.
Oharrak
- Oso garrantzitsua da ume bakoitzak bakarka lan egitea eta hezitzaileak banakako zuzenketetarako denbora hartzea.
- Umeei aukera eman hiztegi-koadernoa erabiltzeko.