Nire familia
Bloke honen helburua aurreko blokean ikasitakoa praktikan jartzea eta familia-harremanak ikastea da. Garrantzi handiagoa emango zaio besteen aurkezpenari.
Gaiaren aurkezpena
Joxek eskatuta, Iratik bere familia aurkeztuko du, eta hori izango da umeek euren familiaren aurkezpena egiten ikasteko edukiko duten eredua.
Gaiaren lanketa
Alde batetik, umeek nor, nork eta noren kasuko izenordainak erabiltzen ikasiko dute eta, bestetik, familia-harremanen hiztegia ikasten doazen heinean, aurkezpeneko nozioak landuko dituzte.
Azken xedea
Umeek euren familiaren arbola genealogikoa egingo dute. Era berean, ahozkoari emango zaio garrantzia eta euren familia ahoz aurkeztu beharko dute.
Azken proiektua
Azken proiektua koadernorako euren familiako kide baten aurkezpena emango dute idatziz.
Atal honetan landuko diren edukiak: