Hitzen txokoa
Hitzen txokoan hainbat estrategia aurkituko dituzu umeek hiztegia ikas dezaten. Baliabide honen helburu nagusia ahalik eta modurik ludikoenean hiztegia ikastea da:
Gai guztien hasieran, hiztegiaren horma-irudian itsasteko irudi bat bidaliko die Joxek. Irudi horrek lantzen ari diren gaia laburtuko du. era berean, hitz-multzo berria jorratzen hasten direnean, Joxek hiztegi horren argazkiak bidaliko ditu: argazki-albuma. Argazki-albumaren bitartez, umeei hitz berriak aurkeztuko zaizkie. Argazki horiek bi motatakoak izango: argazkiko esanahia idatzita daukatenak, eta argazkia baino ez daukatenak. Hitza daukatenak hiztegiaren homa-irudian itsatsiko dira; umeek gai guztian zehar begien bistan izateko. Hitzik ez daukatenak, berriz, hitzekin jolasean kaxan gordeko dira.
Bestalde, ume bakoitzak hiztegi-koadernoa edukiko du eta ikasle guztien artean hitzen-kaxa sortuko dute. Hiztegi-koadernoa ume bakoitzak bere hiztegitxoa sortzeko erabiliko du eta hitzen-kaxa ikasle guztien artean hiztegi bar sortzeko.
1. Hiztegiaren horma irudia
Gelako paretan txoko bat egingo dugu hiztegiaren horma-irudia kokatzeko. Gai berri bat lantzen hasten diren bakoitzeko, gai hori laburtuko duen irudi bat itsatsiko dugu eta Joxek bidaltzen dituen argazkiekin (hiztegiarekin zerikusia duten argazkiak) hiztegitxoa sortuko dugu gelako paretan.
2. Argazki-albuma
Hitz-multzo berri bat lantzen hasten garenean, Joxek hainbat argazki bidaliko ditu horiek ezagutzen hasteko. Bi motatako argazkiak bidaliko ditu: alde batetik, argazkiaren esanahia idatzita dituztenak eta bestetik, hitzik ez dituzten argazkiak.
Hezitzaile bakoitzak erabakiko du hitz horiek noiz erabili. Hala ere, hiztegiaren horma-irudian itsatsiko ditugu hitza dituztenak eta hitzekin jolasean kaxan gordeko ditugu hitzik ez dituztenak.
3. Hitzekin jolasean:
Hezitzaileak “hitzekin jolasean” izenpean dagoen eskulantxoa egin beharko du estrategia hau erabili ahal izateko.
Hitzekin jolas egiteko kaxa bat edukiko dugu gelan eta argazki-albumeko hitzik gabeko argazkiak gordeko ditugu bertan. Hiztegi berria ikasten doazen heinean eta argazki-albumeko argazkiak erabiltzen ditugun bakoitzean, kaxan gordeko ditugu. Jolas hau hainbat momentutan erabil daiteke eta bere funtzio nagusia hitzak ikastea da. Birpasa gisara erabil daiteke edozein momentutan marrazkitz eta mimika jolasak eginez (Ume batek kaxatik argazki bat hartuko du eta bertan dagoen irudia mimikaz antzeztu edo arbelean marraztu beharko du besteek zein hitz den asma dezaten).
4. Hiztegi-koadernoa
Umeek “Hiztegi-koadernoa” izenpean dagoen eskulantxoa egin beharko dute estrategia hau erabili ahal izateko.
Ume bakoitzak karpetatxo bat egingo du ikasturte hasieran eta bertan gordeko ditugu Joxek hiztegia ikasteko bidaltzen dituen hiztegi-koadernoak.
5. Hitzen-kaxa:
Hezitzaileak “hitzen-kaxa” izenpean dagoen eskulantxoa egin beharko du estrategia hau erabili ahal izateko.
Talde-lanean ikasturte osoan zehar, umeek hiztegi bat sortuko dute. Hitzen-kaxak hizkika sailkatutako karpetatxoak dauzka. Umeek Joxek hitz berriak ikasteko argazki-albumeko argazkiak bidaltzen dituenean, kaxan dagokion hizkian gordeko dituzte.
Umeek hitzen-kaxa gustura egiten badute eta lan egiten badute, ikasturte bukaeran erreplika txikiak egin daitezke umeei banatzeko.
Atal honetan landuko diren edukiak: