Joxeren lagunak
Joxek bere bidaietan zehar, hainbat lagun egin ditu. Lagun horien laguntza izango du umeei euskara irakasteko. Gai bakoitzean, Joxek lagun bat aurkeztuko die umeei eta lagun honek Joxek agindutako lan bat egingo du umeei bidali eta hainbat gai jorratzeko. Hauek dira gaietan zehar aurkituko ditugun lagunak:
1. Lehenengo urratsak:
Gure lagun Joxe
Joxek bere burua aurkeztuko die umeei. Era berean, ikasturtearen nondik norakoa zehaztuko du.
2. Aurkezpena:Ni eta nire lagunak
Nire lagunak
Joxek munduan zehar dauzkan bere bost lagunak aurkeztuko dizkie umeei: Irati eta BeƱat (Euskal Herria), Kintxo Barrilete (Nikaragua), Airam Aicrag (Cabo Verde) eta Gorritxo (Meung-sur-Loire). Bere lagunen aurkezpena ikasleek euren aurkezpena jorratzen hasteko aitzakia izango da.
Gure familia
Iratik, Joxeren bilobak, bere familia aurkeztuko die ikasleei. Umeek Iratik bidalitako eredua erabiliko dute familia aurkezteko.
3. Deskripzioa:Nire herria
Kintxo Barrilete
Kintxo Barrilete Joxeren Nikaraguako laguna da. Kintxok bere buruaren aurkezpena, bere familiaren aurkezpena eta bere herriaren deskripzioa bidaliko die umeei. Birpasa gisa erabiliko dugu umeek momentu horretara arte landutako kontzeptuak ulertu dituzten ikusteko.
4. Kontaketa:Nire ohiturak
Airam Aicrag
Airamek bere eguneroko ohiturei buruz hitz egingo du. Umeek AIramen ereduari jarraituz, euren eguneroko ohiturak kontatuko dituzte.
5. Narrazioa:Nire ipuinik gustukoena
Gorritxo
Gorritxok gai guztietan zehar landutako kontzeptu guztiei buruz hitz egingo du: bere burua eta bere familia aurkeztuko ditu, bere herriko txokorik politena deskribatuko du, bere eguneroko ohiturez hitz egingo du eta bere ipuinik gustukoenaren gainean hitz egingo du. Gai guztientan zehar landutakoa birpasatzeko erabiliko dugu.
Atal honetan landuko diren edukiak: