Asmatu
Helburuak
- Garraiobideen hiztegia ikastea.
- Garraiobideen hiztegia erabiltzea.
- Joxerekin harremanetan egotea.
Prozedura
- Jolas honen helburua Joxeren bidaien berri izatea da. Joxek bidaiatzera doan bakoitzean, gutun batean, bere bidaiaren berri eman eta jolas bat proposatuko die umeei: zein garraiobide erabiliko ditu dagokien tokitik helmugara iristeko?
- Pausuak:
- Hezitzaileak Joxeren gutuna irakurriko du eta bidaia zein den zehaztuko du: nondik-nora joango den esan.
- Munduko mapa batean abiapuntua eta helmuga markatu.
- Taldeak egin eta talde bakoitzari munduko mapa bat eta garraiobideen irudiak markatu.
- Taldeka umeek Joxeren bidaia markatu (asmatzen saiatzea da helburua).
- Talde bakoitzak beste taldeei asmatutako bidaiaren berri eman.
- Joxe helmugara iristen denean, bere benetako bidaiaren berri eman.