Urtaroen familia-jolasa
Helburua:
- Umeek ikasitako hiztegia erabiltzea.
- Urtaro bakoitzeko irudiak identifikatzea.
Prozedura:
- Ume bakoitzak urtaro bateko familia osatu beharko du. Karta-familia bakoitzak bost irudi ditu:
- Urtaroko horma-irudia.
- Urtaroko zuhaitza.
- Urtaroko maitagarria.
- Urtaroko argazkia.
- Urtaroko ezaugarria.
- Oso garrantzitsua da ume bezainbeste karta-familia inprimatzea.
- Umeek, urtaro bakoitzeko kartak zeintzuk diren jakiteko, denen artean irudiak aztertuko dituzte.
- Horretarako, hezitzaileak, urtaro bakoitzeko bost irudiak zeintzuk diren argituko du. Beharrezkoa baldin bada, horman itsatsi karta-familia bakoitza.
- Jolasa:
- Ume bakoitzari bost karta banatu.
- Kartak banatu dituen umea hasiko da galdetzen.
- Zein karta dituen ikusi eta aukeratzen duen gelakideari galdetuko dio ea karta jakin bat duen. Adibidez, “baduzu neguko maitagarririk?”, edo, “baduzu udazkeneko zuhaitzik?”.
- Gelakideak, karta hori baldin badu, eman egingo dio. Galdetu duenak galdetzen jarraituko du.
- Gelakideak, karta ez baldin badu, berak jarraituko du galdetzen.
- Urtaroko familia osoa lortzen duen umeak irabaziko du.