Marrazkiak
Helburua:
- Umeek urtaroak dagokien kolorearekin margotzea.
- Umeek, margotzen diharduten bitartean, urtaro bakoitzeko ezaugarri esanguratsuenak identifikatzea.
Prozedura:
- Hainbat marrazki izango dituzte aukeran; denetan lau urtaroak batera agertuko dira (paisaia bat lau urtarotan, adibidez).
- Aukeratu duten marrazkia margotuko dute: urtaro bakoitza dagokion koloreekin.
- Margotutakoan, urtaro bakoitzari dagokion ezaugarri ikurra itsatsi beharko dute marrazkian.
- Mailaren arabera, umeei galdetu zergatik itsatsi dituzten ikurrak itsatsi dituzten lekuan.