Horma-irudia

Helburua:

  • Umearen aurrezagutzak aktibatzea.

Prozedura:

  • Lau urtaroak islatzen dituen horma-irudia landuko da. Horma-irudian lau urtaroak agertzen dira euren ezaugarri nagusiekin.
  • Urtaro bakoitza banan-banan aztertuko da:
    • Umeek irudian zer ikusten duten azalduko dute.
    • Eguraldian eta naturan gertatzen diren aldaketak aipatuko dituzte.
    • Hezitzaileak, galdera zehatzen bidez, umeei ateraraziko die dakitena:
    • Zein eguraldi egiten du neguan?
    • Zein arropa jantziko dugu neguan?
    • Nola egoten dira zuhaitzak neguan?
    • Eta abar.

Oharra:

  • Urtaroak hobeto ezagutzeko, urtaro bakoitzeko olerkia landu daiteke. Olerkiek urtaroen ezaugarri nabarmenenak islatzen dituzte.