Eguraldia
Helburua:
- Eguraldiarekin lotutako ikurrak lantzea.
- Hilabeteak eta asteko egunak birpasatzea.
- Umeek zein eguraldi egiten duen esatea.
- Umeak ardurak hartzen hastea.
Prozedura:
- Lehenik eta behin, “Gaurko eguraldia” fitxa aurkeztu eta horman itsatsi.
- Umeek irudian ikusten dutena deskriba dezatela.
- Eguraldi ikurrak zein eguraldi egoerarekin lotzen dituzten galdetu.
- Hezitzaileak ikur bakoitza definitu eta zehaztu.
- Eguraldi ikurrak erakutsi.
- Irudia eta izena lotu.
- Umeei azaldu: egunero, gelako arduradunak, eskolara iristen denean eta egiten duen eguraldiaren arabera, eguraldi ikurra itsatsi beharko du horman (aurretik denon artean zehaztutako lekuan).
- Urtean zehar egunero egingo den lantxo honetan, asteko arduradunak edo eguneko arduradunak (talde bakoitzak erabaki dezala) egunero idatzi beharko du:
- Hilabetea.
- Asteko eguna.
- Hilabeteko eguna.
- Eguraldia.
- Belkroa erabil daiteke lan honetarako. Belkroa beti egongo da horman itsatsita. Asteko egunei, 1etik 31ra arteko zenbakiei eta eguraldi egoerei belkroa jar diezaiekegu. Umeen lana aukeratzea eta itsastea izango litzateke.