Nondik norakoak
Helburua:
- Inauteriak zer diren ezagutzea.
- Euskal Herriko pertsonaien eta ohituren berri izatea.
- Beste kulturetako ohiturak ezagutzea.
- Irakurmena eta idazmena lantzea.
- Mozorroak egitea.
Edukiak:
- Kontzeptuak (ikus Hezitzaileendako argibideak):
- Inauteriak.
- Prozedurak:
- Ipuinaren lanketa.
- Euskal Herriko pertsonaiak mapan kokatzea.
- Eskulanak.
- Jarrerak:
- Lanerako interesa agertu.
- Gelakideen lan erritmoa errespetatu.
- Inauteriez gozatu.
Material Osagarria:
- Puzzlea:
- Euskal inauteriak – Ikastolen elkartea.
Hezitzaileendako argibideak:
- Gaiari hasiera eman baino lehen, komeni da hezitzaileak jakitea zergatik ospatzen diren Inauteriak, Inauterien zergatia:
- Udaberriari ongietorria egiteko.
- Mozorro-zomorro: izurriteei aurre egiteko.
- Joaldunak: zarata atera animaliak uxatzeko.
- Komeni da, halaber, hainbat egitura ere ezagutzea:
Galderak:
- Nola jantzi behar duzue aurten?
- Zer mozorro jantzi behar duzue?
- Nola mozorrotu behar duzue?
Erantzunak:
- Pailazo jantzi/mozorrotu behar dugu.
- Pailazo mozorroa jantzi behar dugu.
- Pailazo mozorrotuko gara.
Erabilera oker batzuk:
- Zerena joan behar duzu? Piratarena jantzi behar naiz.
- De ke joango zara? De futbolista joango naiz.