Mozorroak: denok pirata
Helburua:
- Gela apaintzea.
- Pirata mozorroa egitea.
- Inauterietan janzteko mozorroa edukitzea.
- Inauteriak ospatzea.
Prozedura:
- Ekintza hau “Irati eta Beñat Inauterietan” ipuina irakurri ostean egiteko da.
- Amaieran festa bat egingo da, “Mozorro festa”:
- Gela apaintzea
- Piraten munduarekin zerikusia duten marrazkiak banatu umeei.
- “Irati eta Beñat Inauterietan” ipuinari erreferentzia egin eta marrazkiekin lotu.
- Mozorro festan gela apaintzeko direla esan.
- Margotu eta gelako hormetan itsatsi.
- Gabonetako kadeneta erabil daiteke sabaian alderik alde itsasteko.
- Mozorroa
- Mozorroa hiru zatitan egin:
Jantzia:
- Lehendabizi , kamiseta zahar bat lortu, apurtuta ere axola ez diona.
- Kamisetari zuloak egin zahar itxura emateko.
- Zulodun kamiseta zaharra beste kolore bateko kamiseta baten gainetik jantzi. Helburua kontrastea lortzea da, ebakiak ondo nabaritzeko.
- Ondoren prakak jantz ditzatela: kolore marroi, beltz edo urdinekoak baldin badira hobeto. Umeei motz gelditzea komeni da.
Maskara:
- Lau maskara daude. Ume bakoitzak gehien gustatzen zaiona aukera dezala.
- Hezitzaileak umeek aukeratu dituzten maskarak kartulina batean fotokopiatu, euskarri gogorragoa eduki dezaten. Paperean eginez gero, berehala apurtuko litzateke-eta.
- Umeek nahi duten koloreekin margotu dezatela.
- Gomak jarri eta maskara jantzi.
Ezpata eta labana:
- Azkenik, ezpata edo labana egin dezatela.
- Bi eredu daude: labana eta ezpata.
- Eredua kartoi mehe baten gainean jarri eta ingurua markatu edo marraztu.
- Silueta marraztua dagoenean moztu.
- Ondoren tenperekin margotu.
- Lehortzen utzi.
- Mozorro festa
- Ume bakoitzak festan jateko zerbait ekarriko du (aurretik zehaztu)
- Umeek jantzi dezatela egin duten mozorroa.
- Hezitzaileak nahi beste abesti eramango ditu. Dantzagarriak izan behar dira.