Irati eta Beñat Inauterietan

Helburua:

  • Irakurmena eta ulermena lantzea.
  • Sormena lantzea.
  • Txandak errespetatzen ikastea.

Prozedura:

  • Entzun, ulertu eta sortu:
    • Lehenengo, hezitzaileak, marrazkiak erabiliz, ipuina irakurriko die, baina ez osorik (6.orrialdera arte).
    • Hezitzaileak galderak egingo ditu umeek ulertu dutela ziurtatutzeko:
    • Zeintzuk dira protagonistak?
    • Zeren bila dabiltza?
    • Nolakoa izango da Irati?
    • Zeintzuk doaz itsasontzian?
    • Entzundako zatia ulertutakoan, umeak bi edo hiruko taldetan jarriko dira. Talde bakoitzak ipuinaren amaiera asmatuko du.
    • Asmatutakoan, taldekideek amaiera kontatuko diete gelakideei.
    • Talde guztiak entzun ondoren, hezitzaileak ipuinaren benetako amaiera kontatuko die, marrazkiez lagunduta.
  • Irakurri eta hutsuneak bete:
    • Hutsunedun ipuin bana eman umeei.
    • Banaka edo binaka, hutsuneak bete ditzatela orri bakoitzean dituzten berbak erabiliz.
    • Ipuina osatuta eta ulertuta dutenean, azala eta irudiak margo ditzatela nahi duten koloreekin. Orain, etxera eramateko prest daukate.