Girotzen: marrazkiak eta maskarak

Helburua:

  • Inauteriak girotzea:
    • Umeek Inauteriekin lotutako irudiak margotzea.
    • Mozorrotzeko maskarak egitea.

Prozedura:

  • Marrazkiak:
    • Hainbat marrazki izango dituzte nahi duten bezala margotzeko.
    • Edozein momentu aprobetxa daiteke hauetako marrazki bat margotzeko.
    • Gela apaintzeko, beste eginkizun batzuekin tartekatzeko nahiz etxera eramateko izan daitezke.
  • Maskarak:
    • Hamabi maskara daude. Gustuen arabera, umeek maskara bana egiteko aukera izango dute.
    • Aukeratutako irudia margotu edo apainduko dute. Koloretako paper bereziak eraman daitezke horretarako.
    • Amaitzeko, irudia moztu, gomak ipini eta maskara osatuta izango dute.